
Industriarekiko hurbiltasuna da Lea-Artibai Ikastetxeko ikerketa-jarduera honen ezaugarri nagusia: gaur egungo nahiz etorkizuneko beharrizanak egokiro hautematean datza ikerketa-jardueraren epe luzeko arrakasta; izan ere, helburu horiek erdietsiz gero, plastikoen, kautxuen eta elikagaien sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetuko dituzten emaitzak lortuko baitira.
Lea-Artibai Ikastetxea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzen Euskal Sareko kidea da eta SARETEKen integratuta dago, Berrikuntzako Bitarteko Erakunde moduan.
URL: www.leartiker.com